2011-2012 ikasturterako Petronor eta Repsol Fundazioaren LH bekak

Bostgarren urtez Petronorrek eta Repsol Fundazioak Lanbide Heziketa bekak iragarri dituzte Abanto-Zierbena, Muskiz eta  Zierbenako hiritarrentzat.

Guztira 50 beka emango dira Petronorrek eskatzen dituen ikasketa motak egin nahi dituzten, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako, ikasleen artean. Beken zenbatekoari dagokionez, Maila Ertaineko Prestakuntza Ziklorako 800 euroko dirulaguntza izango da eta Goi Mailako Prestakuntza Ziklorako, berriz, 1.000 eurokoa.

Esan beharra dago, ezgaituak gizarteratzeko eta laneratzeko orduan Konpainiak zehaztutako politikaren arabera, beken %5a egoera horretan dauden ikasleentzat izango dela.

Bekak lortzeko oinarrizko arauak zein harpidetza egiteko inprimakiak Petronor.info bulegoan (Zendeja kalea, 31  Muskiz) jaso ahal izango dira asteartetik aurrera.