Energia Iraunkorraren Astea Petronorren

Energia Iraunkoraren Astea da eta Petronorrek 2016rako atmosferara isuritzen den CO2 kantitatea %16an murrizteko helburua dauka.

Petronorrek bere baliabide guztiak energiaren erabilera eraginkorrean eta CO2 igorpenen murrizketan jartzen ditu, bere jarduna inguruan sortarazten dituen eraginak murriztera bideratuz.

Findegia ingurumenarekin kontzientziaturik dago urteko 365 egunak, horren eredu Ingurumenari Buruzko Plan Estrategikoan zehaztutako helburu eta helmugak dira. Helburu nahiz helmuga hauek erakundearen esparru guztietan ezartzen ditugu, maila bakoitzari dagokion ekintza-planaren bidez.