Koldo Vigiola: “motorrak guztiz garrantzitsutzat jotzen ditut”

Koldo Vigiola motorrak maite dituen mutil abantotarra da. 16 urtekin batean igo zen eta geroztik ez da haietaz aldendu, “praktikatzen ez dudanean zerbait falta zait, motorrak guztiz garrantzitsutzat jotzen ditut” aitortu du. Iaz Euskadiko Motocross eta Cross Country txapelduna izan zen, beterano mailan.

Koldok, Petronorren dirulaguntza daukan, Ivan Lopezen XIII. Oroimenean parte hartu du, bere klubeko (Ivan Lopez Muskiz Moto Klub) pilotu onenen sailkapenean bigarren postua lortuz. “Etxeko txapelketa da eta etxeko jendearen aurrean ondo gelditzeko interesa daukazu beti” dio Sanfueteseko motorzalea.

Bere 36 urtekin honako hau aitortu du: “lehiaketetan parte hartzeko gogoak oraindik baditut, baina esku hartu gabe… denbora asko”.

Elkarrizketa osoa, hemen.