Muskiz FP, III. Uda Ikastaroak

Muskizko Udalak, Somorrostro Irakas Guneak eta Forlanek, hirugarren urtez, Muskizen, ekainaren 18tik uztailaren 6ra, izango diren Uda Ikastaroak antolatuko dituzte.

“Lanbide Heziketa, Energia, Enplegua eta Jasangarritasuna” izeneko ikastaro hauek Petronorren dirulaguntza daukate eta Energia zein Jasangarritasun alorrean kokatzen dira, beraien jarduera alderdi zein teknologi berritzaile eta enplegu sortzaileetan oinarrituz.

Energia gai nagusi, ekimena gazteei, enpresa eta merkataritza sektoreei erakunde eta gizarte esparruei, hezkuntza arloari zein Zerbitzu Sektoreari zuzenduta dago. Hau guztia etika eta baloreetan oinarrituriko ikuspuntu batetik egin nahi da, profil berritzaile, sozial, solidario eta jasangarriaz.

Informazio gehiago, hemen.