Hirugarren urtez Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek antolatutako kanpusak arrakasta errepikatu du: 177 neska-mutilek izena eman dute.
5-12 urte bitarteko umeentzako futbol-kanpusa, Muskizko Malecon eta Malecon Berria zelaietan izango da, ekainaren 25etik 29ra bitartean, goizeko 9:30etatik 13:30etara, eta uztailaren 2tik 13ra, 9:30etatik 18:30etara.
Partaideak, 15 neska eta 162 mutil, Abanto-Zierbena, Muskiz, Zierbena, Sopuerta, Portugalete, Bilbo eta Kantabriatik datoz kirol eta heziketa kanpusaz gozatzeko prest.