Victor Perez de Gezuraga: “Petronor enpresa iraunkorra da eta ondo prestatutako pertsonak behar ditu”

Victor Perez de Gezuragak, Petronorren zuzendari nagusia, Xabier Garmendiak, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia Sailburuordea, Gontzal Rianchok, Muskizko alkateordea, eta Juan Manuel Secok, Somorrostro irakas Guneko zuzendaria,  Muskiz LH Uda Ikastaroei hasiera eman diete, gaur goizean, Meatzari Aretoan, “Eraginkortasuna eta Energia Iraunkorra-“ren inguruko jardunaldiarekin.

“Lanbide Heziketa, Energia, Enplegua eta Iraunkortasuna” izeneko ikastaro hauek Muskizko Udalak, Somorrostro Irakas Guneak eta Forlanek antolatzen dituzte, eta Petronorren babesa daukate. Energia zein Iraunkortasun alorrean kokatzen dira, beraien jarduera alderdi zein teknologi berritzaile eta enplegu sortzaileetan oinarrituz.

Gaurko Hasierako jardunaldi honetan Victor Perez de Gezuragak “Petronorrek ikastaro hauen gai nagusiarekin (energia, enplegua eta iraunkortasuna) bat” datorrela esan du. Findegiak lanbide hezkuntza sustatzeko beka programa dauka, “Petronor enpresa iraunkorra da eta ondo prestatutako pertsonak behar ditu” azaldu du Petronorren zuzendari nagusiak. Horrez gainera, enpresaren helburua “2016rako CO2 isuriak %15ean murriztea” dela azpimarratu du.

Xabier Garmendia bere aldetik, Energia Eraginkortasunaz, Mugikortasunaz eta Energia Berriez mintzatu da, 3E2020 estrategiaren eremuan: “energia sistema iraunkorra lortu behar dugu lehiakortasunean, hornikuntza segurtasunean eta karbono kopuru baxuan”.