Athleticek 2012-2013 denboraldirako janzkera aurketu du Lezaman. Xabier Perez-Gaubeka zuzendaritzakoa eta Aingeru Gabiña Umbroren Espainiako ordezkaria janzkera berria ezagutzera emateaz arduratu dira.
“Iaz, kamiseta arrakastaren ikur izatea nahi genuela esan genuen, eta horrela izan da. Aurtengo lorpenak parekoak izatea espero dugu”, honako hitz hauekin Xabier Perez-Gaubekak hasiera eman dio aurkezpenari. Bertan izan den Jose Luis Arredondo Petronorren Erosketa eta Kontratazio buruak bere nahiak azaldu ditu: “janzkera berria sendotzearen janzkera izatea espero dugu, gure zaleen gozamenerako alirona abestu ahal izateko, haiek baitira, dudarik gabe, Erakundearen arima”.
Aingeru Gabiña bere aldetik, “Athleticen tradizioaren eta dotoretasun ingelesaren nahasketa” den janzkera berriaren ezaugarriak aipatzeaz arduratu da. Kamiseta zurigorria iazkoaren antzekoa da, baina puntadun lepoa dauka, detaile beltzekin, eta aldeetan sareta oihala dauka, hobeto aireztatzeko eta berotasuna ekiditzeko. Praka eta galtzerdiak beltzak dira. Bigarren janzkeraren kamisetari dagokionez beltza da, eta praka zein galtzerdiak gorriak dira. Azkenik, atezaina ere beltzez jantziko da.
Aurkezpenaren ostean, Iraizoz, Muniain, Herrera eta Gurpegi denboraldi berrirako janzkerekin azaldu dira prentsaren aurrean.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.