Doneztebe berriro ere txapeldun

Doneztebek Markina-Xemein 3-0 garaitu zuen, ostiralean, Gallartako pilotalekuan, Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketaren irabazle bilakatuz.

Doneztebek, bigarren urtez, Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketa irabazi du, Markina-Xemein 3-0 garaitu ostean. Nafarrak kadete mailan paregabe izan ziren, 22-11 irabaziz, baita senior mailan ere, markinaren 10 tantuen aurrean 22 lortuz. Hala ere, nahiz eta bi garaipen eskuratu, kostatu egin zitzaien gazte bizkaitarrak irabaztea, azkenengo minuturarte gogor ekin baitzuten, baina azkenean Doneztebek 22-20 garaitu zuen.

Petronor, txapeletaren bebesle izanik, bertan izan zen Begoña Romo kanpo harremanetako arduraduna ordezkari. Begoña sarietako batzuk emateaz arduratu zen.