Erregaia aldatzeko frogak CG6 unitatean

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaurtik aurrera eta astean zehar, CG6 Kogenerazio unitatean gas erregaia aldatzeko frogak egingo direla.

Denbora honetan zehar daitekeena da noizik behin unean uneko hots-maila igotzea, unitateak sortzen duen lurrunaren ezegonkortasuna dela eta.

Eragozpenak saihestu ahal izateko, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko. 

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.