Leo Sallustioren azken lan eguna Petronorren ekainaren 29an izan zen. Ingeniari argentinar honek YPF-n hasi eta 2006tik Petronorren zegoen, Mantentze-Lanetan, ISE-n Finketa Masterra egin ondoren.
Leok Mantentze-Lanetako Ingeniaria izanik karisma berezia adierazi zuen, gaitasun teknikoak giza balioekin lehian ez daudela erakutsiz. Ezkondua eta bi seme-alabekin, azkenengo urteotan Mantentze-Lanetan garatutako lan garrantzitsuetan parte hartu zuen.
Bere herrira itzultzen dela ospatzeko lankideek bazkaria eskaini zioten Castro Urdialesen, bere bizitokian.
Bere karrera profesionalaren garai berri honetan zorte ona opa diogu.