LH bekak eskatzeko azken egunak

Lanbide Heziketa bekak eskatzeko epea uztailaren 30ean, astelehenean, amaitzen da. Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako ikasle interesdunek bekak lortzeko oinarrizko arauak zein harpidetza egiteko inprimakiak Petronor.info bulegoan (Zendeja kalea, 31  Muskiz) jaso ditzakete oraindik.

Bostgarren deialdi honetan, Petronorrek eta Repsol Fundazioak 50 beka emango dituzte Findegiak eskatzen dituen ikasketa motak egin nahi dituzten, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako, ikasleen artean. Beken zenbatekoari dagokionez, Maila Ertaineko Prestakuntza Ziklorako 800 euroko dirulaguntza izango da eta Goi Mailako Prestakuntza Ziklorako, berriz, 1.000 eurokoa.

Esan beharra dago, ezgaituak gizarteratzeko eta laneratzeko orduan Konpainiak zehaztutako politikaren arabera, beken %5a egoera horretan dauden ikasleentzat izango dela.