PETRONOR-REPSOL FUNDAZIOAREN 2012-2013KO PRESTAKUNTZA BEKEN AURKEZPENA

Erakundeari enpresa beharrei hobeto egokitutako giza baliabideak emateari ekin zion Petronorrek 1998an. Araututako Lanbide Heziketaren hezkuntza esparrua aztertu genuen eta gure inguruan Planta Kimikoko Eragile arloari zegokion prestakuntzan gabezia zegoela ikusi genuen. Hori zela eta, gure esfortzuak trebatze hori lortzerantz zuzendu genituen. 

Petronorren ustetan, hezkuntza zentroen eta ekoizpen sarearen arteko loturak giza baliabide trebatuagoak eta lan merkatuaren eskakizunei begira egokiagoak eskaintzen dizkie enpresei, eta Petronorrek badaki horrela prestatutako giza baliabide horiek enpresen kalitatea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen dutela. Azken finean, hori da aberastasuna sortu eta lanpostu berriak sortzeko oinarria.

PETRONOR-REPSOL FUNDAZIOA LANBIDE HEZIKETAKO BEKAK

2008an Petronorrek beste urrats bat gehiago eman zuen gazteak lan munduan barneratzeko proiektuan. Lanbide Heziketa sustatzen hasi zen Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako herrietako gazteen artean Petronor Lanbide Heziketako Beken Deialdiarekin.  Beka horiei esker, gure inguruko gazteak maila ertaineko eta goi mailako hezkuntza-zikloetan matrikula daitezke Enpresak gehien behar dituen espezialitateak ikasi eta lan merkatuan barneratzeko aukerak areagotzeko.

Beken plan honek hiru helburu ditu:

1. Hasteko, epe laburrean, dagoeneko lanbide hezkuntza aukeratu duten Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena herrietako ikasleei ikasketak bukatzen laguntzea, are zehatzago, findegiko jarduerentzat behar dituen espezialitateetakoei.

2. Hiru udalerri horietan Lanbide Heziketa sustatzea eta oraindik zer ikasiko duten erabaki ez duten ikasleen artean aukera hori sustatzea.

3. Neska gazteei bultzatzea bereziki, teknologia berrien garapenari eta jakintzaren gizartean barneratzeari esker Lanbide Heziketa eta finketa jarduera gizonen lana izateari utzi eta hori aldatu baita.

Lau deialdi aurkeztu dituzte Petronorrek eta Repsol Fundazioak (2008, 2009, 2010 eta 2011), 746.000 euro ingurukoak. Guztira 252 ikasle barneratu dira, horietatik 30, orain arte “gizonentzat” ziren espezialitateetan. Bi urteetan, herri bakoitzetik honako ikasleak barneratu ziren: Abanto-Zierbena, 112; Muskiz, 116; Zierbena, 24.

Betidanik finantzatutako espezialitateak hauek izan ziren:

a) Erdi Mailako Heziketa Zikloa (EMHZ):

* Mekanizatua
* Soldatzea eta Galdaragintza
* Instalazio Elektrikoak eta automatikoak

a) Goi Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ):

* Diseinua Fabrikazio Mekanikoan
* Ekoizpenaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan
* Eraikuntza Metalikoak
* Industria Ekipoaren Mantentze-lanak
* Erregulazio eta Kontrol Automatikoko Sistema
* Telekomunikazio-sistemak eta Informatikoak
* Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak (1. maila)
* Instalazio Elektroteknikoak (2. maila)
   
Berri gisa, 2011-2012ko deialdian, beken % 5 ezgaitasunak zituzten ikasleentzat utzi ziren.

2012-2013 IKASTURTEA

2012ko ekainean, Repsol eta Petronor Fundazioak bere beken programa berria aurkeztu zuten. Uztailak 30ean bukatzen da beka hauen epea.

Deialdian bertan zehaztu denez, guztira 50 beka esleituko dira ikasturte honetan, iazko eskaerei erreparatuta, eta honako diru-laguntza eskainiko zaie:

–  Erdi Mailako Heziketa Zikloak: 800 euro

–  Goi Mailako Heziketa Zikloak: 1.000 euro

Irizpide orokorra da ikasketei ekin dieten ikasleen jarraitutasuna diru-laguntzekin bermatzea, beti ere maila gainditzen badute. Beka edo diru-laguntza horien zenbatekoak ikastetxe pribatuko ikasketak ordaintzen ditu eta ikasleek haien etekina hobetzeko eta maila gainditzeko diru-pizgarria da, gainera.

Iaz bezala, aurtengo deialdian ere, Erdi Mailako Hezkuntza Zikloko 2 ikasle onenek eta Goi Mailako Hezkuntza Zikloko 2 ikasle onenek bonus bat gehiago jasoko dute (800 eta 1.000 eurokoa, hurrenez hurren) haien esfortzua saritzeko.

Iaz bezala, diru-laguntzen % 5 ezgaitasunen bat duten ikasleentzat utziko da.

Bekak jasoko dituzten espezialitateak areagotu dira.-

Petronorrek eta Repsol Fundazioak ondorengo ikasketak burutzeko emango dituzte bekak 2012-2013 ikasturtean:

a) Erdi Mailako Heziketa Zikloa (EMHZ):

–  Instalazio Elektrikoak eta automatikoak
–  Mekanizatua
–  Planta Kimikoa
–  Soldatzea eta Galdaragintza

b) Goi Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ):

–  Eraikuntza Metalikoak
–  Diseinua Fabrikazio Mekanikoan
–  Ekoizpenaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan
–  Industria Mekatronika (1. maila)
–  Industria Ekipoen Mantentze-lanak (2. maila)
–  Automatizazioa eta Industria Robotika (1. maila)
–  Erregulazio eta Kontrol Automatikoko Sistema (2. maila)
–  Telekomunikazio-sistemak eta Informatikoak
–  Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak
–  Analisi eta Kalitate kontroleko laborategia

Horrez gain, interesgarria iruditu zaigu kimikako tituluetan, analisi eta kontrol espezialitateentzat ere bekak ematea, erakundeko zenbait arlotako lanpostuetarako eskatzen ari baitira.

Hautagaientzako eskakizunak.-

Repsol/Petronor Fundazioaren bekak jasotzeko hautagaiek ondorengo baldintzak beteko dituzte:

a) Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbena herrietan bizitzea 2010eko maiatzaren 1 aurretik.

b) Bi zikloetako batean (EMHZ edo GMHZ) eta deialdian zehaztu diren espezialitateetan matrikulatzeko beharrezkoa den titulu akademikoa edukitzea.

c) 2011/2012 bekaren onuradunek matrikulatu ziren mailako ikasgai guztiak gaindituta izan behar dituzte.

Muskizen, 2012ko uztailaren 12an