Petronorrek 110.000 euro inbertitu ditu zarata maila gutxitzeko

Petronorrek amaitutzat eman ditu, 110.000€-ko aurrekontuaz, azken urteetan Findegiko zarata maila hobetzeko aurrera eraman diren hamabi ekintza arrakastatsuak. Gainera, beste bederatzi ekintza gauzatzen ari dira, hogeita bederatzi identifikatu eta onartu dituzte ondoren egiteko eta beste hiru ikertzen ari dira.

Findegiko zarataren hobekuntza eta ikerketarako taldea 2010eko ekainean sortu zen, Zuzendaritza Batzordearen eskaeraz. Bere egitekoa fintze prozesua beraren jarduerak sortzen dituen zarata guneak identifikatzea eta hobekuntza tekniko posibleak aplikatuz gutxitzea da.

Horretarako, Fran Fernandez zuzendariorde teknikoaren zuzendaritzapean, disziplina arteko lan taldea eratu zen, hiru ekintza eremu handi planteatuz: legegintza aplikagarriaren ezaguera sakona, potentzialki soinua eragin dezaketen fokuen identifikazioa zehaztu, eta inpaktuak zein findegi barruan eta kanpoan eman daitezkeen eraginak murriztera bideratutako ekintzak.

Azken bi urteotan zehar, Findegiaren zarata maila gutxitzeko sortu zen taldeak hobetu daitezkeen 53 alderdi identifikatu ditu, horietatik hamabi arrakastaz eman dira amaitutzat, 110.000 euroko inbertsioaz.