Pobeñak bere meatzari iragana berreskuratu du

Igandean, uztailak 29, Pobeña 1890. urtera bueltatuko da bere meatzari iragana gogorarazteko. Laugarren urtez, ehundaka herritar karakterizatuko dira   XIX. mende amaierako bizitza eta mea-garraioa erakusteko.

Pobeñatarrek XIX. mendearen amaieran mea-garraioa nola egiten zen aurkeztuko dute, kabotajez egiteari utzi baino lehen. Mineralaren erauzketa eta bere garraioa, idi-gurdian, erakutsiko da El Socorro ermitaren alboko porturaino. Bertan, Castro Urdialeseko Cantu Santa Ana ontzia oletara burdina eramateaz arduratuko da.

Pobeña garai horretako bizitzaren isla izango da, 1890 urtearen adierazgarri. Ohiko bizitzaren eszenak antzeztuko dituzte, bere eguneroko bizitza  garbitzaile, artisau, nekazari, abeltzain… moduan.

Aurten, gainera, itsasoarekin lotutako eszenatokia egoteaz gainera, beste batean arrantzaleen errezetak prestatzen erakutsiko