Repsol Gida, “2012ko Espainiako Txokorik onenaren” bila

Repsol Gidak interneten bidezko txapelketa antolatu du “2012ko Espainiako Txokorik onena” aukeratzeko. Goiuriko Urjauzia boto gehien dituzten bost lekuen artean dago.

Gaur arte, Repsol Gidak interneten bidez egiten ari den txapelketan proposatu diren 17 txokoen artean, Goiuriko Urjauzia, internautengatik, bostgarren lekurik bozkatuena da, “txokorik onena” bilakatzeko.

Txokorik onenaren aukeraketa uztailaren 4an hasi eta abuztuaren 6rarte iraunduko du. Egun horretan zortzi lekurik botatuenak hurrengo fase batera pasatuko dira, aurka egiteko fasera, honako hau final laurdenetan banatuko da, abuztuaren 7tik 27ra, eta finalerdiak abuztuaren 28tik irailaren 10era izango dira. Finala irailaren 11tik 26ra izango da. “2012ko Espainiako Txokorik onena”-tzat aukeratutako lekuak omenaldi berezia zein oroitzapenezko plaka jasoko du.

Txapelketan parte hartzen dutenek, beste zenbait leku proposatzeaz gainera, 11 bidai eta 500 euroko erregai txartelak lortu ahal izango dituzte.