Victor Perez de Gezuraga: “lanbide heziketaren alde apostua egiten jarraituko dugu”

Repsol Fundazioak eta Petronorrek aurkeztu dute gaur 2012-2013 ikasturterako Lanbide Heziketa beken programa. Guztira 50 beka banatuko dira, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako LH ikasleen artean.

Victor Perez de Gezuaraga Petronorren zuzendari nagusiak Findegiak Lanbide Heziketari ematen dion garrantzia azpimarratu du: “atzerapen garaian gaude eta horrek gazteen langabezian eragina dauka; pertsona gaituak behar dira, eta heziketa horrek biztanleriaren segmentu bat trebatuta izatea eragingo du, krisialditik ateratzen lagunduko diguna”.

Cesar Gallo Repsol Fundazioaren lehendakariordea bere aldetik, beken helburu nagusia “gizarteak eskatzen dituen espezialitateetan pertsonak hezitzea” dela azaldu du, ondoren “beraien lehiakortasuna inguru konplexu honetan defendatu ahal izateko”. Gainera, Gallok “EMHZ-ko 2 ikasle onenen zein GMHZ-ko beste 2 ikasle hobeen esfortzua eta ardura saritzeko” bonus gehigarria emango zaiela  esan du, 800 eta 1.000 eurokoa, hurrenez hurren. Esan ere esan du “iaz bezala, bostgarren deialdi honetan beken %5a ikasle ezgaituentzat” gordeko dela.

Petronorrek eta Repsol Fundazioak,  2008-2009 ikasturtetik, lau deialdi arrakastatsu aurkeztu dituzte, 746.000 euro inguruko aurrekontuaz. Guztira 252 ikasle barneratu dira, horietatik 30 neskak. Repsol Fundazioaren lehendakariorde exekutiboak zein Petronorren zuzendari nagusiak Lanbide Heziketaren aldeko apostua egiten jarraitzeko duten asmoa aurkeztu dute, “teknika eta giza ezagutza lortuko duten ikasleekin”.

Prentsa Oharra, hemen.