Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordea Petronorren

Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordeak Petronor bisitatu zuen atzo.

Garmendiak Fuelolioa Murrizteko Unitatearen (Koke Planta) instalazio berriak gertutik ezagutzeko aukera izan zuen, baita nahaste eta kokea biltzeko instalazioak ere. Bisitan osoan zehar berarekin izan ziren Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia eta Fran Fernandez zuzendariorde teknikoa.

Ez da Energia sailburuordeak Petronor bisitatzen duen lehendabiziko aldia. Bere interes pertsonala eta profesionala etengabekoa izan da, jardueraren martxa ona eta europar, autonomia zein herriko agintariek ezarritako zuzentarauak ondo betetzen direla jarraituz.

Bisitaren ostean, Xabier Garmendiak lan batzarra izan zuen Josu Jon Imaz presidentearekin, Victor Perez de Gezuraga zuzendari orokorrarekin eta zuzendaritza batzordeko kideekin.