La Arena, bikain

Bizkaiko hondartzen osasun kontrolerako azkenengo programaren arabera, La Arena  hondartza egoera onean dago, bere uraren kalifikazioa bikaina delarik.

Abuztuaren 3tik 10era bitartean aztertutako 21 hondartzen artean, La Arenak emaitzarik onenak atera dituztenen artean dago. Txostenaren arabera, uraren osasun kalifikazioa ezin hobea da, beraz, bainu librea dago.

Gogoratu beharra dago, La Arenak Kalitateko ISO 9001/2008 eta Ingurumen-kudeaketako 14001/2004 UNE ziurtagiriak dituela 2003 urtetik geroztik. Horrek, oporretaz disfrutatzeko Bizkaiko hondartzarik onenetarikoen artean kokatzen du.