Petronorren dirulaguntzek abuztuan zehar jarraitu dute

Carmelo Viota Gallarta Pelotazale Elkartearen arduradunak jaso berri du, Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiaren eskutik, 2012ko jarduerari dagokion dirulaguntza.

Gallarta Pelotazale Elkartea 1973an sortu zen, garai hartan eraiki zen pelotaleku berriaren eraginez. Ia berrogei urte geroago, nabarmena da pilota-jokoak Meatzaldean izan duen susperraldia, bai Gallarta guztiz ezagun delako eskualdeko pilota-zaletasunaren arloan baina, batez ere, Bizkaiko nahiz Euskadiko euskal pilota-eskolarik emankorrenetakoa indarrean jarri duelako.

Meatzaldeko pelotazale-elkarte honekin batera, honezkero hamahiru dira era batez zein bestez abuztuan zehar dirulaguntzaren bat jaso duten elkarteak, beti ere inguruko ekintzei Petronorrek eskaini ohi dien babes-programaren ildotik. Hona elkarteon zerrenda, errenkadan: Trianoko (Gallarta) Jai Batzordea, Katxete-bola elkartea (Sanfuentes), Gallarta Futbol Taldea, La Magdalena (Muskiz) Jai Batzordea, Santa Juliana (Abanto-Zierbena) Jai Batzordea, Las Karreras (Emakume Elkartea) Jai Batzordea, Oihartzuna Abesbatza (Muskiz), “Jarraitzen dugu txistu” Taldea (Muskiz), Mendiz Mendi Mountain Bike Taldea (Muskiz), Gallarta Xake Joko Elkartea, Abanto Futbol Taldea eta La Glorieta (Muskiz) Jai Batzordea.