Petronorren porra bueltan!

Urtero legez, Petronorrek San Mameseko tribunan Athleticen partiduak ikustera gonbidatzen zaitu.

Ohiko den moduan, tribunako 8 sarrera zozkatuko dira Athleticek etxean jokatuko dituen partidu ofizial guztietan. Sei Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako auzokide partaideentzat gordeko dira eta beste bi, berriz, Bizkaiko gainontzekoentzat.

Abuztuaren 19an Athleticek ligako lehen partidua jokatuko du Betisen kontra. Ostegunean izango den, NK Slaven Belupo-Athletic partiduaren emaitza asmatzen baldin baduzu Katedralean lehoiak animatzeko aukera izan dezakezu.

Aurrera Athletic!