5.000 pertsonek Muskizko VI. Ehiza eta Arrantza Azoka bisitatu dute

Petronorren dirulaguntza daukan, Muskizko VI. Ehiza eta Arrantza Azokak 5.000 pertsona inguru bildu zituen larunbatean. Bertan, Lukas Groveni, Ur Patzuergoaren Harreman Publikoen arduraduna eta azokaren bueltzatzaileetako bati, omenaldia eskaini zitzaion.

Afizionatu askok Donibane Plazara gerturatu ziren, larunbatean, Ehiza eta Arrantza Azoka muskiztarraz gozatzeko. Goizean zehar parte hartzeko hainbat ekintza egin ziren, doako dastatzeak, umeentzako tailerrak, ehiza-txakurren erakusketak, arku-tiroko eta tiragoma txapelketak, hegazti harrapakari zein, 70 metrotik, arku-tiroko ikuskizuna, hilketarik gabeko arrantza tailerra, etabar.

Ekintzez gainera, ehiza, arrantza eta artisautza artikuluz betetako hainbat postu zeuden, baita gastronomia standak ere. Barbadun ibaia 40kg amuarrainez birpopulatu zuten, eta Lukas Groveni, Ur Patzuergoaren Harreman Publikoen arduraduna eta azokaren bueltzatzaileetako bati, omenaldia eskaini, besteak beste. Begoña Romo, Petronorren kanpo harremanetako arduraduna, bertan izan zen.

Argazkiak, hemen.