Amaitzear, Pobe

Kanpoko zein bertako bisitari asko elkartu zen, atzo, Pobeñako plazan antolatu zen merkatu txikiaren baitan, Bariko San Nikolas elizaren erretaulak eta bere ingurua eraberritzeko dirulaguntza biltzeko asmotan.

XVIII. mendeko hiru erretaulak zaharberritzeko aurrekontua 35.000 € bestekoa da. Petronorren eraginez Repsol Fundazioak jarri dituen 19.500 euroez gainera, arduradunek han-hemenka lortu dituzte Foru Aldundiak, Gotzaindegiak eta Muskizko Udalak eskainitako diru-kopuruak, eta, aldi berean, baita azken hilabeteotan eratutako merkatu txikietan eta herri-bilketetan jasotako laguntzak ere.

Elizaren barne-eraberritzeaz gainera, inguruko segurtasuna finkatzea eta atariko ur-jarioak konpontzea da egitasmoaren helburu hirukoitza.

Okerrik ez bada, lanok datorren larunbaterako amaituko dira gehienbat, irailaren 8an ospatuko da-eta Sokorro Andre Mariaren jai nagusia.