Petronor.info bulegoak hiru urte bete ditu

Petronor.info bulegoak hiru urte bete ditu, 2009ko irailean, Muskizen, ireki zenetik. Jendearentzako arreta bulego hau auzokideei eta inguruko herritarrei Findegiaren nondik norakoaz eta bere proiektuetaz ahalik eta informaziorik gehien eskaintzeko asmotan sortu zen.

2009an ireki zenetik bisita asko izan ditu Petronorren beketaz, enpleguaz, dirulaguntzetaz eta futbol kanpusaz galdetzeko, Athleticen produktuak erosteko, edo  Fernando Llorente, Iker Muniain, Raul Fernandez eta David López jokalarien autografoa lortzeko, besteak beste.