Refino Espainiaren zuzendaritzak CO2-ren murrizketa aztertu du

Refino Espainiaren Zuzendaritza Batzordea Muñatones jauregian bildu da, gaur, CO2 isurien murrizketa, segurtasuna, ingurumena, berrikuntza programak zein merkatuen egoera aztertzeko, besteak beste.

Josu Jon Imaz zuzendari exekutiboaren eta Jose Francisco Vazquez eragiketa buruaren zuzendaritzapean, Refino Espainiaren Batzorde honetan Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak parte hartu du, A Coruña, Cartagena, Puertollano eta Tarragonako industriagunetako zuzendariekin batera. Hurrengo arloetako arduradunak ere bertan izan dira: Kudeaketa energetikoa, berrikuntza, garapen, plangintza eta kontrola, programazio eta logistika, trading eta garraioa, ikerketak, energia berriak, etabar.