Zierbenak irabazi II. Beteranoen Estropadaren ikurrina

Zierbenako traineruak irabazi du, iaz bezalaxe, II. Beteranoen Estropadaren ikurrina. Estropadok Zierbenan bertan eratu dira, Petronorren laguntzaz.

 

Zortzi dira ABE (Arraun Beterano Elkartea) Ligan parte hartzen ari diren arraun-taldeak eta, hain zuzen ere, Zierbenako arraunlariak dira iazko sailkapen nagusian txapeldun geratu zirenak.

Arraunean diharduten zortzi beterano-taldeak honako hauek dira: Bizkaiko Arkote, Getxo, Lutxana-Deusto, Sestao eta Zierbena, Lapurdiko Ibaialde, Gipuzkoako Fortuna eta Kantabriako Pontejos.