Abanto-Zierbenako III. Mendi Ibilaldia, uretan blai

Gallartako Eusko Gudariak plazan, 340 pertsona inguru bildu ziren atzo Abanto-Zierbenako III. Mendi ibilaldian parte hartzeko.

Gallarreta Mendi Taldeak antolatutako eta Petronorren zein Deiaren babesaz egindako froga honetan 367 pertsona apuntatu ziren, baina euriak partaide kopurua 340ra gutxitu zuen. Adin ezberdinetako eta Euskal Herriko zein Estatuko (Gijón) leku guztietako mendizaleak Trianoko mendietan zehar ibili ziren.

Ibilbide motza (22km) amaitu zuten lehenak Patxi Del Bosque, Agustin Santos eta Santi Garcia santurtziarrak izan ziren; froga “entretenigarri eta aurreko urtetan baino errazagoa” zela azaldu zuten. Ibilbide luzeari dagokionez (33km), Gallartako Ander Limon korrikalariak izan zen, hiru ordu eta erditan, bete zuen lehena.

Ibilaldia amaitzerakoan, partaide guztiek kamiseta eta bastoi bana irabazi zuten, Eusko Gudariak plazan prestaturik zeukaten zuzkiduraz indarrak berreskuratzen zituzten bitartean.

Argazkiak, hemen.