Carlos Gurpegik eta Koldo Agirrek Athletic sentimenduari buruz hitz egin dute Muskizen

Ehundaka pertsona izan ziren atzo Carlos Gurpegik, Athleticen jokalaria, eta  Koldo Agirrek, entrenatzaile zurigorri ohia, Meatzari Aretoan, Athletic sentimenduari buruz eman zuten hitzaldian.

Athleticenganako sentimenduak nagusi izan ziren Imanol Reinak, Punto Radioko kazetaria, aurkeztu zuen hitzaldi honetan. “Athletica nire ogibidea baino gehiago da, niretzako oso garrantzitsua da hainbeste balore erakutsi dizkidan klub handi honetan egotea, Athletica berezia da” esan zuen Gurpegik. Agirre, bere aldetik, berarentzako Athletic “guztia” izan dela azaldu zuen eta “klubera loturik jarraitzea” gustoko duela gaineratu, “Athleticak bizia ematen dit”

Bi hizlariek Athleticen jokalaria izatea duen garrantziaz eta afizio zurigorriari buruz mintzatu ziren. “Jokalari zurigorriak guztia eman behar du, jendea eskertuko duelako” esan zuen Agirre. Lehoi nafarrak, bere aldetik, hurrengoa azaltzen zuen: “Athleticen jokalariak klubarekin konpromezu handia du, eta etxeko jokalari batek ematen duena ez dute besteek ematen, gainera zorte handia dugu afizio leiala izateagatik, une txarretan beti babesten baitigute”.

Bielsaren hitzaldiaren filtrazioari buruz Gurpegik honako hau esan zuen: “oso notizia txarra da guretzat, argi dagoelako aldagelatik atera dela”. Sondikoztarra “entrenatzailea jokalariak baino hobeto” geratu dela gaineratu zuen.

Koldo Agirrek, Athleticen entrenatzailean zenean, Juventusen aurka galdu zuten Europa Leagueko finala gogoratu zuten, baita pasa den denboraldiko UEFA-ko finalaren porrota, baina baikor aurkeztu zen gaur eguneko taldeari dagokionez, “saiatua bazara eta gora egiten baduzu berriz ere errepikatu daiteke”. Nafarroako jokalaria ere itxaropenak ditu, “daukagun talde eta jokalariekin gauza onak egin diztakegu”.

BYP Eventos Deportivosek antolatutako eta Petronorrek zein Muskizko Udaleko Kultura eta Kirol Sailak lagundutako hitzaldia amaitzerakoan, bertaratutako ume guztiek Athleticen izarren argazkia eta sinadura lortzeko aukera izan zuten.

Argazkiak, hemen.