Magdalenako Jai Batzordeak eta Meatzaritzaren Museoak Petronorren dirulaguntza jaso dute

Urtero legez, Abantoko Magdalenako Jai Batzordeak eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak Petronorren dirulaguntza jaso dute jaiak antolatzeko eta museoaren mantenurako, hurrenez hurren.

Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia eta Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduraduna harako emaitza luzatu diete Patxi Salgueda Abantoko Magdalenako Jai Batzordearen ordezkariari eta Carmelo Uriarte zein Maite Brunet Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoko presidente eta koordinatzaileari.