Mello Mendi Taldeak eta Arraintxori Ehiza eta Arrantza Klubak Petronorren dirulaguntza jaso dute Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikariaren eskutik.
Ricardo Lopez Larrea, Arraintxoriren presidentea, eta Alfredo Santamaria, Mello Mendi Taldeko kidea, dirulaguntza jasotzeaz arduratu dira.
Arraintxorik dirulaguntza, seigarren edizioa bete duen, Muskizko Ehiza eta Arrantza Azoka antolatzeko erabiltzen du. Mello Mendi Taldeak, bere aldetik, urtero eratzen dituen Mendi Jardunaldiak prestatzeko erabiltzen du laguntza. Gainera, aurten, jardunaldien zazpigarren edizioa Klubaren 25. urteurrenarekin batera izango da.