Muskizko Eskubaloi Klubak eta Kotarro Oilargorri Elkarte Kulturalak Petronorren dirulaguntza jaso dute Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusiaren eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikariaren eskuetatik.
Jose Antonio Peña, Muskizko Eskubaloi Klubaren presidentea, eta Maider Perez, Endika Ugidos zein Mikel García, Kotarro Oilargorri Elkarte Kulturalaren ordezkariak, dirulaguntza jasotzeaz arduratu dira, klubaren mantenurako eta Kotarro auzoko jaiak antolatzeko, hurrenez hurren.