Repsol Fundazioaren hezkuntza eta prestakuntzako gerentea den Dolores Zamarra, Somorrostroko Heziketa Zentroko Zuzendaria den Juan Manuel Seco, eta Petronorren zuzendari orokorra den Victor Perez de Gezuraga bertan zeudelarik, atzo, entregatu zen, Petronor Findegiko Muñatones eraikinean, 2011-2012 ikastaroari dagozkion Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako diru-laguntzen bigarren zatia.
“Heziketa etengabekoa da eta ez dizu inork kenduko” esan zien Victor Perez de Gezuragak ikasleei. “Petronor eta Repsol Fundazioak lehen mailako heziketaren aldeko apostua egin nahi dugu, lan mundura barneratzerako orduan lagundu diezazuen” gaineratu zuen.
Dolores Zamarrak “beken %5a ikasle ezgaituentzat gorde” dela azpimarratu zuen, “heziketarako sarbidea lan merkatuan barneratzeko oinarria” dela azalduz. Juan manuel Secok bere aldetik, eskerrak eman zizkien ikasle, Petronor, Repsol Fundazio eta Somorrostro Irakas-gune berari haien “konpromisoagatik”.
Repsol Fundazioak eta Petronorrek elkarrekin sortutako Beken programa horren xedea Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena udalerrietako bizilagunengan Lanbide Heziketako ikasketak sustatzea da. Laugarren edizio horretan, 50 gaztek lortu dute diru-laguntza, 18 Abanto-Zierbenakoak, 26 Muskizekoak eta beste 6 Zierbenakoak. Guztiak Petronorrek behar dituen espezialitateetako Lanbide Heziketako ikastaroetan.
2011-2012 ikastarorako emandako diru-laguntzen zenbatekoa 1.500 € izan da Erdi Mailako heziketa zikloentzako (EMHZ) eta 3.000 € Goi Mailakoentzat (GMHZ). Hasieran zeuden 50 ikasleetatik 4-k ez dute lehen deialdian ikasturte osoa gainditu eta, ondorioz, haiek ez dute diru-laguntzaren bigarren zatia jaso.
Ikasketa-espediente guztiak aztertuta, 46 ikaslek jaso dute diru-laguntza osoa, EMHZ-ko 40-k eta GMHZ-ko 6-k.
Ziklo bakoitzeko bi ikasle onenek sari osagarri bat jaso dute, egindako esfortzuarengatik, 1.000€-koa. Muskizeko 2 ikaslek eta Abanto-Zierbenako 2 ikaslek irabazi dituzte bi sariok.
Guztira, 136.200 euro inbertitu dira.
Deialdi honetan ikasle desgaituak ere sartu dira, emakume gutxik hartu dute parte ordea, 2-k besterik ez.
18 eta 22 urte bitarteko gazteak dira gehienak, baina badira 35 urteko “gazteak” ere.
Tituluei dagokienez, Mekanizazioa izan da Erdi Mailako Heziketa Zikloan (EMHZ) gehienek eskatu dutena, eta Fabrikazio mekanikoa eta industria ekipoen mantentze-lana GMHZ-n.
Aurrekontua irekia da eta jarraitzeko asmoarekin sortu da, gazteen artean Lanbide Heziketa sustatzeko zuzendutako programa baita, gero eta gazte gehiagok ikasketa horiek aukeratuko dituztela pentsatzen baitu Fundazioak.
Beken plan honen helburuak lau dira:
1. Lehenik eta behin, berehalako helburu gisa, Abanto-Zierbenako, Muskizeko eta Zierbenako Lanbide Heziketako ikasleak direnei ikasketak bukatzen laguntzea, finketarekin lotutako jardueren espezialitateekin lotuak gehienbat.
2. Lanbide Heziketa hiru udalerri horietan sustatzea eta zein ikasketa burutuko duten oraindik erabaki ez duten ikasleen artean aukera hori indartzea.
3. Gazteak gonbidatzea, izan ere –teknologia berrien garapenarekin eta jakintzaren gizartean barneratu direla eta—Lanbide Heziketa, oro har, eta are zehatzago finketa jarduera gizonezkoentzako soilik izateari utzi dio eta. Edonola ere, lehen urtean 4 neskak eman zuten izena, 2009an 9-k, 2010ean 15-ek eta aurten 2-k.
Bideoa, hemen.