Aner Eguzkitza, Facebookeko txapelketaren irabazlea

Aner Eguzkitza Petronoro.infok Facebookean egin duen  “Athleticen pasadizoak” lehiaketaren irabazlea izan da.

 
“Athleticen pasadizoak” txapelketa, alde batetik,  Muskiz, Abanto zein Zierbenako auzokideentzat zuzendurik zegoen, eta bestetik, Bizkaia osorako. Lehiaketa, pare bat lerrotan, Athleticeko norbaitekin aurkitu zaren egoera edo leku arraroenaren berri ematean oinarritzen zen. Bi testurik botatuenak Athleticen kamiseta bana irabaziko zuten. Muskiz, Abanto-Zierbena zein Zierbenako inork parte hartu ez duenez, irabazle bakarra egon da, Aner Eguzkitza bilbotarra; bere testua botatuetan izan baita.

Anerrek badauka bere Athleticen kamiseta, Zorionak!