Filipinaseko Petron findegiko ordezkariek Petronor bisitatu dute gaur, gasoleo zein gasolina ekoizteko propietateen analisirako sitema automatikoa ikusteko asmoz. Sistema honek merkatuak eskatzen dituen espezifikazioak jarraituz produktu hauen formulazioa lortu nahi du, gastuak zein itxaronaldiak ekidituz. Egitura hau NIR (Gertuko Infragorri) analizatzailean eta matematika kalkulu konplexuan oinarriturik dago, ekoizten diren ahala kontsumitu daitezkeen automobilgintzarako erregai egokiak lortzean denbora zein milaka euro aurrezten dira.
Ez da beste findegietako teknikoek Petronor bisitatzen duten lehen aldia, teknika berritzaile eta bizi honen munduko erreferentea baita. 2007an Petrobraseko (Brasil) bisita izan zuen, eta iaz Totalena (Holanda). Bisita guzti hauek Findegiko laborategian zein instrumentazioan adituak diren pertsonen gidaritza izan dute.