Findegiko langileen beste senide talde bat Petronorren izan zen atzo, ateak zabaltzeko egunen barruan.
Jaurdunaldi hauen helburu nagusia bisitariei beraien ahaideen lantokia eta egiten duten lana erakustea da, haien eguneroko ekintza ezagutaraztea. Horregatik, Findegiari buruzko azalpen bideoa ikusi zuten eta Petronorreko instalazioetan zehar ibiltzeaz gainera Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.
Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia, Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikaria, eta Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduraduna haiekin izan ziren.