Gaur, Kalitatearen Munduko Eguna

Gaur, azaroak 8, Kalitatearen Munduko Eguna da. Nazio Batuek 1990an ezarri zuten, mundu osoan, kalitateak erakunde bateko hazkundean, oparotasunean zein iraunkotasunean duen garrantziaz kontzientziatu gaitezen.

Petronorrek, 1997tik, ISO 9001 ziurtagiria dauka, eta urtero bezeroen poztasun inkesta burutzeaz gainera, 2011an laugarren autodiagnostikoa egin zuen.

Tresna hauen bidez prozesu guztien hobekuntzarekin jarraitzeko informazioa lortzen da, beti ere segurtasunean arreta ipiniz eta ingurumena errespetatuz.