Josu Jon Imaz: “Neurri handi batean etorkizuna gure menpean dago”

“Petronorrek giza talde zein profesional apartekoak ditu, Europako findegirik onenetakoa dauka eta akziodun konprometituak ere. Sektorearen zein fintze merkatuaren egoerak diagnostiko konplexua behar du, baina etorkizuna, neurri handi batean, gure menpean dago”.

Hauek izan daitezke Josu Jon Imaz Petronorren presidenteak, atzo, Euskalduna Jauregian izan zen Buruzagien Biltzarrean ateratako ondorioen laburpena.

Goizeko programan, Mario Alonso Puigen “Liderazgo, Cultura y Grandeza. Un abordaje humanista y biológico” hitzaldiaz gainera, Victor Perez de Gezuragaren “Estilo de Jefes en Grupo Repsol”, Josu Jon Imazen “Innovación y Eficiencia Energética en Refino. Nuevas formas de hacer” eta Francisco Vazquezen “Liderando el cambio” mintzaldiak izan ziren.

Arratsaldeko programan bildu ziren txostenak honako hauek izan ziren: “Plan de acción de mejora de la Seguridad personal” (José Manuel Garcia Jometon), “Resultados de la visita de Reaseguradores” (Elias Unzueta), “Evolución de parámetros medioambientales en el nuevo esquema de refinería” (Iñaki Axpe), “Resultados y mercados: presupuesto y perspectivas” (Jose Miguel Calzada eta Almudena Arteagabeitia), “Situación del plan de reducción de CO2” (Urko Urbizu) eta “Operación del URF y funcionamiento con el nuevo esquema” (Beatriz Baldo eta Matilde García).

Jose Luis Arredondo moderatzaile izan zen.

Argazkiak, hemen.