Petronorrek APQUA hezkuntza proiektua babestuko du

APQUA proiektuko arduradunak eta Fran Fernandez Petronorren zuzendariorde teknikoa Findegian bildu dira, elkarrekin, irakaskuntza programaren balantzea egiteko eta elkarren arteko lankidetza formula prestatzeko.

APQUA (Produktu Kimikoen Irakaskuntza, Erabilera eta Aplikazioa) Kulturizazio zientifikoko proeiktua da, eta bere helburua produktu kimikoen inguruan eta gure bizitzarekin duten harremanean kontzientzia handiagotzea eta ulermena garatzea da.

APQUAk eskola programa garatzeaz gainera, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik  6.era bitarteko ikasleei zein Bigarren Hezkuntzakoei zuzendutako, heziketa bisitak egiten ditu industrietara, baita biztanleria helduarentzako Science Shopa (programa publikoa).

APQUAren ekintzak ikasleak informazio zientifikoa izateko eta erabakiak hartzerako orduan erabiltzeko asmoz diseinatu egiten dira. APQUAk ez du portaerazko jarraibiderik ematen, gazteentzako beharrezko ezagutzak eta trebetasunak ematen ditu, gaur eguneko arazoak ulertu ditzaten, eta produktu kimikoekin, osasunarekin eta ingurumenarekin erlazionatutako erabakietan modu arduratsuan parte hartu dezaten.

Bigarren urtez, proiektua Petronorren dirulaguntza dauka.