Deia Hemendik Sariak Petronorrek ingurumen iraunkortasuna babesteko egiten duen etengabeko esfotzua saritu zuten atzo. Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Promozio Ekonomikoko diputatuaren eskutik jaso zuen saria, Ortuellako Kultura Etxean (OKE) izandako ekitaldian.
Victor Perez de Gezuragak, Deiari saria ezkertzeaz gainera, hurrengoa azaldu zuen: “segurtasuna, teknologia, berrikuntza eta ingurumena Petronorren bertan izan dira hasiera hasieratik, horregatik CO2 Izurien Murrizketa Planak eraginkortasun energetikoa lortzea eta ingurmenari dagokionez iraunkorragoak izatea bilatzen du”. 105 milioi euroko inbertsioz, 2016rako, Petronorrek %15ean murriztuko ditu CO2 izuriak.
Petronorrez gainera, egunero Ezkerraldea bultzatzeko hainbat pertsona, enpresa zein talde sozialek egindako borroka saritu zen atzo. Trapagaran Eskubaloi Klubak, Aldatz Gora Kultur Elkartea, Punta Lucero Elkartea, Burdin Gazteak Herri Kirol Taldea, ACE Barakaldo, Opel Karealde, Digipen, Nerea Rojo karateka, Lagun Zaharrak abesbatza, Salleko txistu eta dantza taldea, Ocio okindegia eta Barrena Berri saskibaloi taldea sarituak izan ziren.
Argazkiak, hemen.