Petronorren ateak zabaltzeko egunak amaitu dira

Petronorren ateak zabaltzeko egunak amaitu egin ziren atzo Findegiko langileen azkeneko senide taldearen bisitarekin. Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia, Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikaria, Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduraduna eta Angel Gil Zerbitzu Orokorren teknikaria haiekin izan ziren.

Bisitariek Petronorren historia eta fintze prozesua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Findegiari buruzko azalpen bideoa ikusteaz eta Petronorreko instalazioetan zehar ibiltzeaz gainera Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren. Bisitariei beraien ahaideen lantokia eta egiten duten lana erakusteko modua da.

Petronorren ateak zabaltzeko egunen barruan lau talderen bisita jaso dira. Atzokoa azkena izan da, baina izandako harrera ona dela eta datorren urtean deialdi berria egiteko aukera ez da baztertuko.