Petronorren langileen senideak Findegian

Petronorren langileen senideek Findegia bisitatu zuten, azteazkenean, ateak zabaltzeko egunen barruan. Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia, Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikaria, Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduraduna eta Angel Gil Zerbitzu Orokorren teknikaria haiekin izan ziren.

Bisita hauen helburu nagusia Findegiko langileen senideei beraien ahaideen lantokia eta egiten duten lana erakustea da, haien eguneroko ekintza ezagutaraztea.

Ateak zabaltzeko egunen barruan, lau talde atera dira Petronorrera etortzeko apuntatu zirenen artean. 15 pertsonaz osatutako senide talde honek Findegia bisitatzen duen bigarrena da.