2013ko Petronorren egutegia prest

Petronorren 2013rako egutegi berria prest dago. Bostgarren urtez 7.000 ale banatu dira Abanto-Zierbenako, Muskizeko zein Zierbenako etxeetatik, Findegiko langileei emandakoez gainera.

Petronorrek inguruko 40 kultura eta kirol elkarte baino gehiago babesten ditu,  urtez urte, egutegiaren protagonista nagusi bilakatzen direnak. Athleticez gainera, Muniainek eta Raulek Petronor.info-n egin zuten autografo sinadura, Mendiz Mendi Mountain Bike taldea, Muskizko Erretiratu, Alargun eta Pentsiodunen Elkartea, Zierbenako Arraunlari Beteranoak, “Alironaren bila” ibilbidea, Zierbenaren II. Familia Lasterketa, Petronor-Muskiz Futbol Kanpuseko III. edizioa, XXIX. Petronor Ikurriña, Muskizko Ehiza eta Arrantza Azoka, Abantoko III. Mendi Martxa, Jarraitzen Dugu Txistu Taldea eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa 2013ko egutegiaren parte dira. 12 irudietan laburtutako 12 hilabete, 2012an izandako ekintza, ekitaldi eta lanaren isla.

Inguruko hiru herrietan banaketa egin ostean, soberan geratu diren egutegiak Petronor.info-n daude eta bertan emango dira amaitu arte.