Antonio Brufau, urteko presidente exekutiborik onena Platts energia sarietan

Antonio Brufau Repsolen presidente exekutiboak Platss agentziaren urteko CEO-rik onenari saria jaso du, New Yorken izandako Energiaren Sari Orokorren emanaldian.

Brufau 200 hautagaien artean aukeratua izan da, bere ikuspegi estrategikoagatik zein Repsolen jarduera arrakastatsua zuzentzeko lidergoagatik eta, 2012 apirilean, YPF-ren desjabetzeaz geroztik mantentzeagatik, batez ere.

Ehun urte baino gehiagoko historiarekin, Platts energia, petrokimika eta metalen informazioan espezializatutako mundu mailako agentzia liderra da. Bere sari ospetsuek lidergoa, berrikuntza eta energia sektorearen bikaintasuna baloratzen dute.