Fundaci

Repsol Fundazioak eta Petronorrek 26.000 euro eman dizkote Caritasi. Carlos Bargos Caritasen zuzendariak dirulaguntza jaso du Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiaren eta Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduradunaren eskuetatik.

Zenbateko honetatik 20.000 euro Repsol Fundazioak, Petronorrekin batera, eman ditu, etxebizitza soziala berritzeko. Gainerako 6.000 euroak  Petronorren ekarpena dira Barakaldoko Jantoki Sozialerako, Findegi Biltzarrean adostu zen moduan.