Gure etorkizuna, Segurtasuna

Oso-oso urte zailari agur esatear gaude. Atzera begiratuz gero, iaz garai honetan aurreratu nizuen 2012. urtea zaila bezain kilikagarria izango zela. Izan ere, URFko unitate berriak zerbitzuan jarri direnez, erronka handia izan da findegiko eragiketa berrietan. Horretarako, erakundeak ahalegin handia egin eta arreta itzela jarri behar izan du, gure sektoreko egoera aldagarriari erabateko bermeaz aurre egin ahal izateko.

Aldi berean, segurtasuna, ingurumena, eraginkortasun energetikoa, CO2ren murrizketa eta ingurunearekiko konpromisoa indartzen jarraitu behar izan dugu. Arlo guztietan, gainera, oso pozik egon behar garelakoan nago, lehenengoan izan ezik.

Segurtasun industriala oso maila onean dago, nazioarteko berraseguratzaileek egiaztatu dutenez. Segurtasun pertsonalean, ordea, atzera egin dugunez, hobetu beharrean gaude. Egia ere bada istripuak oso larriak izan ez direla, baina ohi baino ugariagoak izan dira. Hori dela eta, jokabideak aldatu eta ekintza-plan egokia ezarri behar dugu, egoera behar bezala birbideratzeko. Ziur guztion artean lortuko dugula. Ez dut inolako zalantzarik.

Bide batez, Urte Berri on opa dizuet guztioi, eta jakin badakit etorkizuna itxaropentsua bezain oparoa izango dela Petronor egiten dugun guztiontzat.

Victor Perez de Gezuraga
Zuzendari Nagusia