Victor Perez de Gezuraga: “ezaguera zein portaera kontutan izaten dira”

Cesar Gallo, Repsol Fundazioaren presidenteordea, Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, eta Borja Liaño, Muskizko alkatea, bertan zirela Petronorren eman da gaur 2012-2013 ikastarorako Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketa beken lehen ordainketa. Jon Cuesta Abantoren Enplegu zinegotzia eta Eugenio Barquin Zierbenako alkateordea ere emanaldian izan dira.

52.600 euroko aurrekoztuaz, bostgarren edizio honetan,  50 gaztek ( Abanto-Zierbenako 20, Muskizeko 29 eta Zierbenako batek) Petronorrek eta Repsol Fundazioak sortutako LH beken lehen ordainketaren 500 euroak jaso diztuzte. Victor Perez de Gezuragak azaldu duenez “Euskadin Lanbide Heziketa Europako batazbestekora heltzen ari da; ikasturte honetan ikasleeen %54a LH-n matrikulatu da eta krisi garaian lan barneratzea %70koa da”. Euskadin LH-ak duen “prestigioa” azpimarratzeaz gainera, “lana bilatzerako orduan ezaguera zein portaera” kontutan izaten direla gogorarazi du.

Cesar Gallok bere aldetik hainbat helburu betetzen ari direla esan du, deialdi honetan 2 neska eta 2 ezgaitu parte hartu baitute. Gainera, “ezaguera jarrera bezain garrantzitsua” dela gogoratu du. Ildo beretik Borja Liañok hurrengoa esan du: “aparteko pertsonarik ez da behar, baizik eta pertsona normalak, lan egiteko gaitasunarekin”. Gainera, Repsol Fundazioari eta Petronorri eskerrak eman dizkie Lanbide Heziketaren alde egiten duten esfortzuagatik.

Prentsa oharra, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.