Muskizko Udalak, Petronorrek eta Deiak Muskizko argazki zaharren liburua argitaratuko dute

Borja Liaño Muskizko Alkateak, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak eta Bingen Zupiria Deiaren zuzendariak Muskizko argazki zaharren liburua argitaratzeko hitzarmena sinatu dute, gaur goizean.

Liburua Muskiz, Instantes de un Pueblo deituko da, eta bertako herritarrek utzitako 300 argazki inguru bilduko ditu. Bingen Zupiriaren esanetan argitalpenak “Muskizko herritarrei haien iragana birgogoratzen lagunduko die”. Victor Perez de Gezuragak bere aldetik ondorengoa azaldu du: “Muskiz Petronorrentzako da, Petronor Muskizentzat dena, herriak honelako dokumentua merezi du eta findegia guztiz integraturik dagoen auzokidea denez gero ekimen honetan parte hartu nahi izan du”.

Borja Liañok, Petronorren zein Deiaren parte hartzea eskertzeaz gainera, “herritarrek argazkiak ematen jarraitu” dezaketela gogoratu du, “haien irudiekin lagunduz”. Liburua apirilean, kioskoan, eskuratu ahal izango da, Deiarekin batera.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.