Repsol, “Sector Leader” eta “Gold Class” 2013ko Iraunkortasun Urtekariaren arabera

Bigarren urtez, Repsolek “Sector Leader”-aren  titulua  jaso du eta, seigarren urtez, “Gold Class” konpainia da, 2013ko Iraunkortasun Urtekaria-ren arabera.

Honako urtekari honek  58 industria sektoreen iraunkortasun jardutea, mundu mailako 3.000 konpainia baino gehiagorena, aztertzen du. Repsolek “Gold Class” kalifikazioa lortu duen Oil & Gas sektoreko konpainia bakarra da, epe luzera balioa sortzeko duen konpromisoagatik eta energia baliabide berriak modu arduratsu zein iraunkor batean lortzeagatik.

Gainera, Repsol bere sektorearen liderra da, puntuaziorik gorena lortu baitu ondorengo irizpideetan: gardentasunean, arrisku zein krisiaren kudeaketan, erregai garbietan, aldaketa klimatikoaren aurrean burututako  estrategietan,   ingurumenaren kudeaketa sisteman, giza kapitalaren garapenean eta erkidegoan izandako gizarte eraginean.