Zuzendaritzak Carlos Gonzalezen “stopista” lana onetsi

Carlos Gonzalez Rodriguez operadoreak jaso du, Zuzendaritza Batzordearen eskutik, “stopista” gisa egindako lan onari zor zaion onespena. Sari hauek abenduaren 21eko ekitaldian zehar eman ziren, baina berak ez zuen azaltzerik izan, lan-txandan ari zela-eta.

Carlos Gonzalez Findegiak 1 eta 2 saileko operadorerik onenetakoa da eta Alta 3 alorrean lanegiten du. Sari honen bitartez aitortzen zaio STOP programaren baitan egindako lana, bai aurrez egindako beheketa-kopuruagatik eta baita behaketa-kalitateagatik ere.

Garaiz ematerik izan ez zen onespen hau ahal izan den azkarren eman nahi izan zaio, Zuzendaritzaren bilera eta bere lan-txanda elkarrekin gertatu diren lehenengo aldian.

Zorionak.