Abantoko Gallarta Barrenalari Herri Kirol Taldeak eta Muskizko Aretza Mikologia Ikastegiak Petronorren dirulaguntza jaso dute Manu Nuñez Ekoizpen zuzendariaren eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikariaren eskuetatik.
Gonzalo Rufrancos Abantoko Gallarta Barrenalari Herri Kirol Taldearen ordezkaria eta Aretza Mikologia Ikastegiko Iñaki Lejarza zein Roberto Fernandez dirulaguntza jasotzeaz arduratu dira.
Abantoko Gallarta Barrenalari Herri Kirol Taldeak bere kirola ezagutarazteko erabiltzen du Petronorren laguntza. Horretarako Bizkaiko hainbat herrietako jaietan antolatzen diren frogetan parte hartzen du, bereziki Ezkerraldekoetan. Aretza Mikologia Ikastegiak, bere aldetik, dirulaguntza taldearen mantenurako eta ekintzak antolatzeko erabiltzen du, hitzaldiak eta bidaiak adibidez.