Josu Jon Imazi Gure Sport aldizkarian egindako elkarrizketa

-Petronor-i buruzko laburpen orokorra. Sorrera eta izandako bilakaera, zein taldetako partaidea den, zer ekoizten duen, eta abar.

Petróleos del Norte (Petronor) 1968an sortu zen, petrolioaren produktuak eta horien eratorriak fintzeko eta merkaturatzeko xedeaz. Hasierako sortzaileen eta sustatzaileen artean, besteak beste, Bizkaiko lau banketxe eta kutxa nagusiak (Banco Bilbao eta Banco Vizcaya,  % 9 bana, eta Bizkaiko Aurrezki Kutxa zein Bilboko Kutxa % 4,5 bana) bildu ziren. Gaur egun, berriz, akzioen %85,98 Repsoli dagokio, eta gainerako %14,02, Kutxabank erakundeari.
 
Faktoriak 6 milioi tona gasolio gordin prozesatzen zituen hasieran eta, hamarkadaz hamarkada, berritzeko eta hobetzeko prozesuan aritu izan da etengabe. Egun, 11 milioi tona petrolio besteko negozio-bolumena du.&

Petronor bere sorlekuari errotu izan zaio beti, eta jatorri horri gorazarre egiteko asmoz, P koskaduna hartu zuen merkataritza-ikurtzat, Muñatones gazteluaren almenen adierazgarri. Izan ere, findegiaren ondo-ondoan dago 1339ko gaztelu hori, Muskizko udalerrian.

Petronorrek, Muskizko Findegia eraikitzeaz batera, Bilboko superportuaren zati handia finantzatu zuen 1970eko hamarkadan, lehiakortasuna areagotzeko hurbileko portuaz baliatu ahal izatea guztiz garrantzitsua izango zelakoan. Izan ere, hasiera-hasieratik erabili izan zen portua, bertatik  Muskizko findegirainoko oliobidea eraiki eta petrolioa bertatik bertara garraiatu ahal izan ostean.

Nolanahi ere, ez zen hori izan konpainiak bere lehiakideetatik bereizteko erabilitako estrategia bakarra. Aldi berean, teknologiaren aldeko bete-beteko apustua egin izan du betidanik eta, bide horretatik, besteak beste, berunik gabeko gasolina ekoitzi zuen lehen espainiar findegia Petronor izan zen, 1986an. Urtebete geroago, 1987an, CAMPSAren monopolioa amaitzearekin batera, beste mugarri bat ezarri zuen Petronorrek: lehen gasolindegi-zerbitzuak jarri zituen abian. Hogeita bost urte geroago,  370 gasolindegi inguru dira Repsolen bitartez kudeatzen direnak.

Athletic-ekin sinatutako babesle-hitzarmena izan da Petronorren historiaren beste une azpimarragarri bat; hain zuzen ere, Bizkaiko kirol talderik nagusienaren elastikoan estreinako  jarritako publizitatea izan da gurea.

Ildo beretik, modernizatzen jarraitzeko grinak bizi-bizirik dirau Muskizko instalazioetan, eta garai berriei eta merkatuen gorabeherei egokitzen jakin izan du beti. Horren erakusgarri dira Petronorrek indarrean jarri berri dituen Fuelolioa Murrizteko Unitatea (URF edo koke-planta), kogenerazio-unitatea eta bioerregaien proiektuak.

-Sozietate-egoitza eta langile kopurua

Egoitza Muskizen dago eta findegia Muskiz eta Abanto-Zierbenako udalbarrutietan, Europako itsas-porturik garrantzitsuenetakoari lotuta petrolio-hodiz. Konbertsio-eskema du findegiak (erreformatzea, FFCa, likatasun-murrizketa eta Mild hydrocracker-a) eta urtean 11 milioi tona (MTN/urte) destilatzeko ahalmena du. Neurriei dagokienez, 220 hektareako azalera du, eta biltegiratze-ahalmen handia. Izan ere, 894.000 m3 gasolio gordin, 1.279.000 tona lehengai, 922 m3 produktu burutu eta 254.600 m3 tarteko produktu gorde ditzake.

Lanpostuei  dagokienez, 2011ko abenduaren 31an 919 langile genituen, 805 finkoak eta 114 aldikakoak. Horiez gainera, 198 langile dira honezkero zatikako erretiroa hartu izan dutenak. Batez beste, langileon adina 41 urtekoa da eta ia 12 urteko antzinatasuna enpresan. Emakumeak 132 dira eta nolabaiteko gaitasun urriren bat dutenak legeak eskatzen duen %2a baino gehiago.

Mailaz maila, zuzendari eta teknika-buruak % 4 dira; goi eta erdi mailako arduradun teknikoak,  %30; beste hainbat teknikari, %11; operadoreak, %43 eta administraziokoak, %8.
 
-Zure enpresaren eragin-eremu nagusiak eta produktua

Petroliotik hainbat produktu ateratzen ditu Petronorrek. Produktu horiek, gero, kimikoki tratatzen dira Muskizko findegian bertan nahiz findegitik kanpo, ongizatea errazagoa eta erosoagoa egiten duten kontsumo-gaiak fabrikatzeko. Produktu horien zerrenda zeharo luzea da. Laburbilduz, Petrolioaren gas likidotuak (butanoa eta propanoa): etxeak energiaz eta beroz hornitzeko gehien erabiltzen ditugun produktuak. Naftak: plastikoak eta beste produktu batzuk fabrikatzeko oinarria ateratzen da elementu horietatik. Kerosenoa: hegazkinetarako erregaitzat erabiltzen da gehienbat. Gasolina: naftak lehengai hartuta eratzen da gasolina. Automobilen ohiko erregaia da, eta Petronorrek berak dituen gasolindegi-zerbitzuen bidez iristen da merkatura. Gasolioa: etxea berotzeko eta etxe-barruan energia izateko baliatu ohi dugu deribatu hori. Bestalde, ibilgailuetako erregaitarako ere gero eta gehiago erabiltzen da. Gasolina bezalaxe, gasolioa ere Petronorreko gasolindegi-sarearen bidez hornitzen dugu. Fuel-olioa: petrolioaren atalik astunena fuel-olio bilaka daiteke, eta industria-erregaien eta/edo lubrifikatzaileen oinarritzat erabiltzen da. Gaur egun, dena den, gero eta gutxiago erabili ohi dugu. Eta asfaltoa: distilazio-prozesua burutu ostean geratzen diren osagai astunenekin, azkenik, asfaltoa egiten da.

-Enpresak merkatuan gaur egun betetzen duen tokiari buruzko egoera

Sektorean aitzindari izateko eta lehiakortasunari eusteko, etengabe modernizatu behar ditugu Petronorreko instalazioak, teknologiari eta ingurumenari buruzko eskakizun berriak bete eta konpainia petrolio-merkatuaren eboluzioari egokitzeko.

Horretarako, findegia egokitzeko eta hobetzeko planak jarri ohi ditu Petronorrek abian. Horietako bat 2006-2010 denboraldiko plana da: ia 1.300 milioi euroko inbertsioa egingo du enpresak instalazio berriak eraikitzen eta lehendik dituenak moldatzen. Plan horretan, munta handiko hiru proiektu dira nabarmengarri: Fuelolioa Murrizteko Unitatea (URF) Kogenerazio unitatea eta Hondakin-uraren araztegia zaharberritzeko obrak.

-Fakturazioa eta merkatu nagusiak

Iazko salpenak, dirutan, 6.951,8 milioi € bestekoak izan ziren. Eta tonatan, ostera, guztira 9.737.682, zeinetatik %63,97 espainiar merkatuan banatu ziren eta %36,03, atzerrian.  Eta atzerriko merkatuak bereiztekotan, handienetik handienera:  Gibraltar (30,18), EEBB (25,89), Europa (19,55), Karibe (5,71), Asia (1,38), Afrika (0,40) eta gainerakoa (16,89) beste hainbat lekutara.

-Produktuen araberako salmentak


Espainiar merkatuan saltzen diren produktu guztietatik %70 edo gasolioa da, %11 inguru gasolina eta %9 bunkerra edo itsasontzitarako gasolioa. Nabarmen kopuru murritzagoetan, berriz, fuelolioa, gas urtua, asfaltoa, kerosenoa, sufrea, karbono-anhidridoa, glizerina eta hexanoa.

Atzeko merkatuetan, ostera, gehien saltzen dena fuelolioa (%55), eta ondotik gasolina (%25), naftak (%10), asfaltoa, gasa, bunkerra eta gasolioa.
 
-Zelan diharduen gainditzen enpresak krisialdi ekonomikoko urte hauek?

Gure sektorean krisialdia 2009gn urtean hasi zen gogor astintzen. Erregaien ekoizpenerako findegi ugari eta, kontutan hartuta merkatu-eskaria %25-30 gutxitu dela lau urteotan, krisialdi gogorra izan da sektorea astindu duena. Frantzian, dagoeneko, 12 findegietatik, 4 itxi dira krisialdiaren eraginez.  Hala ere, krisialdi urte hauetan ez gara geldirik egon. Atzera egin beharrean, Euskadin egon den inbertsiorik industrialik handiena burutu dugu. URF proiektua eraiki eta findegiaren lehiakortasuna hurrengo urteetarako bermatzeko zutabeak eta oinarriak jarri ditugu. Lehia ez da amaitu. Erronkari eutsi behar diogu, jakinez merkatuaren krisialdiak jarraituko duela. Bainan etorkizunari aurre egiteko aurrepausuak eman ditugu urte hauetan zehar.

-Ingurumenaren gaineko eragina eta kalitatea gogoan hartzen dituzuen zuen jarduera guztietan?

Jakina. Petronorrek bere gain hartzen du bere jarduera guztien erantzukizuna; hala, bada, ahal beste murrizten ditugu konpainiaren jardunak inguruan sortzen dituen eraginak, baita legediak ezarritako arauetatik harago ere. Horretarako, Teknika Erabilgarririk Onenak (TEO) ezarri ditugu, ISO 14001 arauaren araberako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiriak erakusten duenez.

Ingurumenari Buruzko Plan Estrategikoan zehaztutako helburu eta helmugetan gauzatzen da ingurumenaren alde hartutako konpromiso hori, eta helburu nahiz helmuga horiek erakundearen maila guztietan ezartzen ditugu, maila bakoitzari dagokion Ekintza-planaren bidez.

Langile guztiek beren egitekoei eta ardurei egokitutako ingurumenari buruzko prestakuntza jasotzen dute gure enpresan, eta lankide ditugun enpresei ere ingurumenaren arloan ezarrita dauden jardunbideak jakinarazten zaizkie. Prestakuntza eta sentsibilizazio horren bidez, ingurumenaren alde hartutako konpromisoa gauzatzeko aukera dugu gure jarduera guztietan. Jardun honen eragin kaltegarriak saihesteko edo murrizteko oinarrizko printzipio horrekin bat, ingurumen-parametroen jarraipena egiten dugu etengabe, eta segimendu hori erakunde publikoek eta unibertsitateek ezarritako hainbat adierazlez monitorizatzen dugu.

Petronorren ingurua babesteko hainbat bide jorratzen dugu eta, besteak beste, uneoro gogoan ditugun sei jarduerak honako hauek dira: ura zaintzeko konpromisoa, airearen kudeaketa, usainaren eta zarataren kudeaketa, lurzoruena, hondakinen tratamendua eta energia-aurrezpena.

Kalitate Sistemaren Ziurtagiriari dagokionez, ISO 9001/2008 araua bete izana Petronorren erabaki estrategikoaren emaitza da, europar EFQM eredutzat hartuta, jarduera eta prozesu guztietan zehaztutako konpromisoa eta printzipioak ezartzeko eta garatzeko.

Isuriei dagokienez, eraginkortasun energetikoaz, CO2 isurien murrizketaz eta ingurumen-eragin gutxitzeaz lan egitea da Petronorren lehendabiziko helburua 80. hamarkadatik hona. Zentzu honetan,  108 milioi euroko inbertsioaz, 2016rako CO2 isuriak %15 murrizteko, urteko 390.000 tona CO2 gutxitzeko plana indarrean dago honezkero.

-Sois miembros de la Fundación Bizkaia Bizkaialde. ¿Desde cuándo sois miembros y qué os llevó a haceros miembros de la Fundación?

Petronor decidió en 2004 tomar parte en la Fundación Bizkaia Bizkaialde. Recibíamos pedidos de aquí y de allí, ininterrumpidamente, y, al no poder responder a todos, pensamos que esta Fundación nos ofrecería un servicio de intermediación para poder contestar a las solicitudes de Bizkaia con la máxima objetividad posible. De este modo, intentamos responder nosotros mimos a las solicitudes que nos llegan de las asociaciones de la Zona Minera, pero para responder a las solicitudes del resto de Bizkaia utilizamos la Fundación Bizkaia Bizkaialde.

-¿En el futuro tenéis la intención de seguir en la Fundación?

De momento, te diría que sí. Mientras la Fundación Bizkaia Bizkaialde no cambie de criterio, no vemos otro modo más apropiado.

-¿Cómo valoráis el papel que desempeña la Fundación en el ámbito del deporte de Bizkaia?

Petronor aprueba el proyecto y la tarea de la Fundación. Se esfuerza en dar respuesta tanto al deporte base como al deporte de rendimiento anterior al deporte de élite. Por ello, creemos que está trabajando bien, y, además, ése es un trabajo que nosotros, como empresa privada, difícilmente podemos hacer.

-¿Tenéis alguna otra relación con el mundo del deporte?

Es sabido y conocido que desde 2008 somos el patrocinador principal del Athletic, pero esta clase de patrocinio entra de lleno en el ámbito de la publicidad, en base a otros criterios comerciales. Aun así, el Athletic es el Athletic y creo que acertamos cuando apostamos a favor del principal representante del deporte en Bizkaia. No nos arrepentimos.